Alokairu-merkatuaren Estatistikaren metodologia-fitxa (AME)


IDENTIFIKAZIOA

Eragiketaren izandapena:

 Alokairu-merkatuaren Estatistika (AME)

Eragiketa-kodea:

 122417 (Euskal Estatistika-Plana)

 Erakunde arduraduna:

 Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

 Maiztasuna:

 Urtekoa eta sei hileroko aurrerapenak

 Eragiketa-mota:

 Zentsua

Metodologia datuen jatorriaren arabera:

 Administrazio izaerako informazio-iturriak bakarrik erabiltzen ditu, etxebizitzetan informaziorik zuzenean jaso gabe

 

itzuli

HELBURUAK

Herburu orokorrak honako hauek dira:

  • Etxebizitza-alokairu libreen kontratuekin lotutako fidantza-gordailuen kopurua ezagutzea, hiruhilekoan/urtean altan emandakoak eta indarrean daudenak.
  • Etxebizitza-alokairuaren kontratu horien hileko errenta ezagutzea (urtean/hiruhilekoan altan emandakoak eta indarrean daudenak).


itzuli
 

EREMUA

Populazio-eremua: alokairu libreko higiezinen kontratuekin (etxebizitzak eta merkataritza-lokalak) lotutako fidantzak dira estatistika honen populazio-eremua,  bereziki etxebizitza kolektiboei dagozkien ohiko etxebizitzen kontratuak aztertuta. Hau da, etxebizitza bat baino gehiagoko atarietako ohiko etxebizitzen merkatuko prezioetan.

Geografia-eremua: Eragiketaren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta ahalik eta gehien bereizten dira emaitzak udalerri mailan (5.000 biztanletik gora) eta, hiriburuei dagokienez, auzo mailan.

Denbora-eremua: Estatistikaren denbora-erreferentziari dagokionez, alokairu-kontratuaren hasiera-data hartuko da kontuan; data horretatik abiatuta, dagozkion hiruhilekoa eta urtea lotzen dira.

Informatzeko unitatea: Eusko Jaurlaritzako Fidantzen eta Kontratuen Erregistroan gordailututako alokairu-fidantzak, ohiko etxebizitzen, denboraldiko etxebizitzen eta merkataritza-lokalen kontratuekin lotutakoak.

 

itzuli 

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Etxebizitza

Etxebizitza moduan hartu behar da egitura aldetik bereizia eta lokabea den eta, eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitzeko moduagatik pertsonek erabiltzeko den esparrua, baldin eta beste erabilera batzuetarako bakarrik ez bada. Etxebizitza dira, halaber, aurreko baldintzak bete ez arren estatistika egin den aldian bizilagunen bat duten esparruak.

Etxebizitza Librea

Babes publikoko inolako erregimenen eraginpean ez dagoen etxebizitza.

Familia bakarreko etxebizitzak - Etxebizitza familiabakarra

Familia batek bere osotasunean betetzeko egindako eraikina da, eta isolatuak, binatuak edo atxikitutakoak izan daitezke.

Etxebizitza kolektiboa

Bi etxebizitza baino gehiagorako zerbitzu eta sarrera komunak dituen eraikina. Nagusiki bizitegi-erabilera dute eta bizikidetasuna ez da derrigorrezko baldintza bat.

Etxebizitza nagusia

Urte osoan edo urteko zatirik handienean (urtean 6 hilabete baino gehiagoan) pertsona baten edo gehiagoren ohiko bizileku gisa (erroldatuta egon zein ez) erabiltzen den etxebizitza.

Sasoiko edo bigarren mailako etxebizitza

Urtearen zati batean soilik erabiltzen den etxebizitza, aldian-aldian edo noizean behin, eta ez da pertsona baten edo batzuen ohiko bizilekua. Beraz, landa-eremu, hondartza edo hiriko etxeak izan daitezke, oporretan, udan asteburuetan, aldi baterako lanetan edo beste aukera batzuetan erabiltzen direnak.

Ohiko etxebizitza-alokairua/errentamendua

Ohiko etxebizitza-errentamendutzat hartzen dira, gutxienez, pertsona baten edo familia-talde baten egoitza nagusi izatera bideratzen diren kontratuak, kontratuaren iraupena edozein dela ere.

Sasoiko Etxebizitzaren alokairua/errentamendua

Sasoiko etxebizitzen errentamendutzat hartzen dira sasoiko edo bigarren mailako etxebizitzak erabiltzeko kontratuak, kontratuaren iraupena edozein dela ere.

Lokalaren alokairua/errentamendua

Lokalen errentamendutzat hartzen dira industria-, merkataritza-, artisautza-, lanbide-, jolas-, laguntza-, kultura- edo irakaskuntza-jarduera baterako kontratuak.

m² erabilgarriko prezioa (higiezinen batekoa)

Azalera erabilgarriaren metro koadroko batez besteko prezioa da; hau da, etxebizitzaren kanpoko hormen barruko azalera gehi terrazetarako erabiltzen dena. Beraz, gelen azalera ez ezik, korridoreen, atarien, bainugelen eta gelatzat hartzen ez diren beste espazio batzuen azalera ere sartzen da.

Eraikitako m² prezioa (higiezinen batekoa)

Eraikitako azaleraren metro koadro bakoitzeko batez besteko prezioa da; hau da, eraikin baten edo eraikin-elementu baten kanpoko itxituren kanpoko aldeak definitutako perimetroak hartzen duen azalera edo, kanpoko itxiturarik ez dagoenean, estalkiaren proiekzio horizontalak zehaztutakoa.

itzuli

 

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

Maiztasuna:

Sei hilerokoa

Datu zabaltzeko bestelakoak:

 Eskaera bidez:

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Kontaktua: Estatistika Organoa

itzuli

Azken aldaketako data: