Osalanen Analisi higienikoen laborategiak amianto-zuntzen analisiak (kontaketa) egiteko laborategi espezializatua izateko egiaztagiria lortu du
Amiantoarekiko edo amiantoa izan dezaketen materialekiko esposizioan egoteko arriskua duten jarduera guztietarako, arriskuen ebaluazioak lan-lekuko airean amianto-zuntzen zer kontzentrazio dagoen neurtu behar du, eta ezarritako muga-balioarekin konparatu behar da, nolakoa den eta langileek zer esposizio-maila duten neurtzeko.
Amiantoaren analisiak (zuntzen kontaketa) laborategi espezializatuek baino ezin dituzte egin, eta zeregin horretarako egokiak diren jakiteko, laborategiak dauden autonomia erkidegoko dagokion lurraldeko lan-agintaritzak onartu behar ditu formalki laborategiak.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritzak 2015eko martxoaren 4ko ebazpenaren bidez amianto-zuntzen analisiak (kontaketa) egiteko laborategi espezializatu izateko egiaztagiria eman dio Osalanen analisi higienikoetako laborategiari, eta 1. zenbakidun PV-ALA kodea eman dio egiaztatze-pasahitz gisa. Egiaztagiri hori mugagabea da eta estatu osorako balio du.
Osalanen laborategiak kanpora eskaintzen ditu analisi-zerbitzuak, langileen osasuna eta segurtasuna babesten inplikatuta dauden eragile guztiei.
Informazio gehiago: http://www.osalan.euskadi.eus/s94-osa0030/es/contenidos/informacion/servicios_b_laboratorio/es_laborato/laboratorio.html