Honen bidez jakinarazten da IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu dela, 2025eko urriaren 6ko Ebazpenaren AKATSAK ZUZENTZEKO.
Jakinarazten da prestakuntza teoriko-praktikoaren lehen edizioa urriaren 20an hasiko dela, eta bi astez garatuko dela Arabako espetxean. 70 pertsona deituko dira bi taldetan, eta bi taldeen prestakuntza teoriko-praktikoa astebete goizez eta beste aste batez arratsaldez egingo da.
2025eko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez, lehen 123 pertsonak deitu ziren, merezimenduak baloratzeko hurrenkeraren arabera, 5 egun balioduneko epean adieraz zezaten prestakuntza adierazitako egunetan egiteko prest zeuden, eta txandari dagokionez zuten lehentasuna zein den esanez.
Hala ere, jakinarazten da ezarritako epean eta moduan jakinarazi beharreko lehentasuna dela ikastaroa zein txandatan hasi nahi den.
Dagoeneko ikastaroa egiteko prest daudela esan eta lehentasuna adierazi duten izangaiei dagokienez, ulertuko dugu lehentasun hori dela ikastaroa zein txandatan hasi nahi den. Hala ere, ezarritako epearen barruan (urriaren 13an amaitzen da), jakinarazitako prestasuna/lehentasuna alda dezakete.
Jarraian, ikastaroa emateko asteen ordutegi-plangintza zehazten da:
|
FORMAKUNTZA DEIALDIA Urriaren 20tik (astelehena) urriaren 31ra (ostirala) |
||
|
1.TALDEA |
1. ASTEA GOIZEZ |
Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara. |
|
|
2. ASTEA ARRATSALDEZ |
Astelehenetik ostegunera, 15:00etatim 19:30etara. |
|
|
AZKEN EGUNA |
Ostirala, 31, goizez (9:30etik 14etara) eta azterketa, 14:00etan. |
|
|
GAITASUNAREN KONTROL MEDIKUA |
Arratsaldeko eskola-astean, goiz batez. |
|
|
|
|
|
2.TALDEA |
1ª SEMANA DE TARDE |
De lunes de viernes de 15 a 19:30 horas |
|
|
2ª SEMANA DE MAÑANA |
De lunes a jueves de 9:30 a 14 horas. |
|
|
AZKEN EGUNA |
Ostirala, 31, goizez (9:30etik 14etara) eta azterketa, 14:00etan. |
|
|
GAITASUNAREN KONTROL MEDIKUA |
Arratsaldeko eskola-astean, goiz batez. |
Ikus daitekeenez, antolaketa-arrazoiengatik, prestakuntza-jardunaldiak asteko txandetan banatzen dira, goizez eta arratsaldez, eta Arabako espetxean egingo dira.
Prestakuntza arrakastaz osatu ahal izateko, deialdiaren oinarrien 5.4 puntuan deskribatutako eskakizunak bete beharko dira.
Gainera, deialdiaren oinarrien bigarren oinarriko 2. puntuaren arabera, hautagaiak hautaketa-prozesuan zehar eskatzen zaizkion kontrol medikoak egin beharko ditu. Horretarako, prestakuntza-aldian, arratsaldez ikastarora joaten zaren astean, azterketa mediko horretara goiz batez joateko eskatuko zaizu.