Egoitza elektronikoa

Bartzelonan dira laneko arriskuei aurrea hartzeko sentsibilizaio jardunaldiei eskainitako bigarren saioa

 

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria, Izaskun Urien, Bartzelonan izango da irailaren 6 eta 7an, laneko arriskuen sentsibilizazioaz egingo diren jardunaldietan. Abendurarte, guztira egingo diren bost ekitaldietatik bigarrena da Bartzelonakoa eta lanean kantzerigenoen esposizioa du gaitzat.

Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak martxan jarritako ekimena da, bost Erkidego Autonomoen laguntzarekin eta gizarte eragileen parte hartzearekin batera.

Ekimen honetan jasotzen diren bost jardunaldietatik lehena, pasa den ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean ospatu zen Bilbon, OSALANek antolatuta. Ordukoak, lehen sektoreko segurtasuna eta osasunaren inguruko erronkak izan zituen hizpide.

Oraingo honetan, Kataluniako Generalitatearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeari egokitu zaio jardunaldien antolaketa eta hauen ondotik etorriko dira Valentzia, Madril, eta Gaztela Mantxan antolatuko direnak.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloan sentsibilizaziorako eta zabalkunderako ahalegin partekatua da, helburua, lan baldintzen hobekuntzan aurrera egiteko eta laneko istripu eta gaixotasun profesionalak etenik gabe gutxitzeko. Kasu honetan, jardunaldiek minbizia eragileen eraginpean egoteak eragindako arriskuak landuko dira. Kezka handia eragiten duen gaia izanik, kalitatezko ezagutza sortzeko ekimen desberdinak abiarazi dira eta baita CAREX (CARcinogen Exposure) informazio sistema egokitzeko ere.