Egoitza elektronikoa

Kidego Teknikoa. Industriako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. 271/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea

Argitalpen-data: 

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiak 271/2025 zenbakiko prozedura laburtuan administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2024ko azaroaren 20ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.

Auzi-errekurtsoa, lan-poltsak egoteagatiko puntuazioei buruzkoa da (Akzioen desmetatzea aurreko 148/2025 prozeduran).

EBAZPENA (PDF, 237 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 271/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.