Egoitza elektronikoa

Goi-mailako Teknikarien Kidegoa. Farmaziako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia (Lehiaketa-oposaketa). 32/2026 Prozedura Arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 32/2026 Prozedura Arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori interesdun batek aurkeztu zuen honako honen kontra: IVAPen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoen ustezko ezespenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa; hain zuzen ere, goi-mailako teknikarien kidegoko farmaziako prozesu berezian ingeleseko berariazko baldintza b1 betetzea aldatzeari buruzkoa; eta enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duen ebazpenaren aurka eta karrerako funtzionarioak izendatzen dituen aginduaren aurka.

Errekurtsoa b1 eskakizun espezifikoa ez aitortzeari buruzkoa da.

EBAZPENA (PDF, 215 KB) (PDF) (leiho berri batean irekitzen da) Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 32/2026 prozedura arruntari buruzko administrazioespedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.