Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 73/2026 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek jarri zuen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aginduaren aurka, zeinaren bitartez ezetsi egiten zen izangai batek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko ekainaren 6ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostu gehigarrien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen da.
Auzi-errekurtsoa, lanpostuak aukeratzeko lehentasun-hurrenkera aldatzeari buruzkoa da.
EBAZPENA (PDF, 213 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 73/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.
