Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak 2030 BAI! zinema zikloa bultzatu du jasangarritasunaren eta giza eskubideen aldeko apustu kultural gisa

Argitalpen-data: 

MAS-PALOMA_SALA_BBK-24.jpg

Asier Aranbarri Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendaria, Nora Sarasola BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendariarekin, Paloma Orte Last Tour-ko Iraunkortasun zuzendariarekin eta José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariarekin batera, 2030 BAI! zinema-zikloaren inaugurazioan izan da gaur arratsaldean.

Last Tour-ek  BBK Fundazioarekin, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agenda Zuzendaritzarekin eta Zinemaldiarekin lankidetzan bultzatuta, zikloak giza eskubideak, jasangarritasuna eta erronka sozial garaikideak ardatz dituzten filmen sorta bat eskainiko du, eta zinema hausnarketarako, elkarrizketarako eta eraldaketa sozialerako tresna gisa ulertzen du.

Inaugurazioan, Maspalomas filmaren proiekzioaren aurretik ekitaldi instituzional bat egin da, eta, ondoren, solasaldi bat egin da filmaren zuzendariarekin eta José Ramón Soroiz protagonistarekin, obraren gakoetan eta mezuetan sakontzeko

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)