Egoitza elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedura. 7. BATERATUA. Eskabideak aurkezteko epea hastea.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2026ko irailaren 9ko Ebazpena argitaratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedura.

 

Eskabideak  elektronikoki aurkeztuko dira, Enplegu Publikoaren Atariaren bidez, helbide elektroniko honetan:

Enplegu publikoa- EPEtako izangaien ataria

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urriaren 30ean hasi eta 2026ko azaroaren 26an amaituko da.