Joan den otsailaren 11n Foroaren Osoko Bilkuran aipatu zen bezala, Etorkinen Harrera eta Integraziorako Zuzendaritzak, Biltzenekin batera, hainbat informazio-saio antolatu ditu etorkinen ezohiko erregularizazio-prozesuaren irekiera iragartzeko.
Lehenengo saioa Migrazio eta Asilo Euskal Foroko lan-batzordeak, eta Euskal Gobernuko sail desberdinak, osatzen dituzten erakundeei zuzenduta dago, eta martxoaren 11n (asteazkena) egingo da, Lakuan (Gasteiz). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
Euskaldun Berria Aretoa, Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Donostia kalea 1, Vitoria – Gasteiz
Miércoles, 11 de marzo, 12:00 - 14:00
Asteazkena martxoak 11, 12:00 -14:00
Inscripción / Izen-ematea - https://labur.eus/ForoaM11

