Egoitza elektronikoa

ESPETXEETAKO LAGUNTZAILEEN LAN-POLTSA (C1 AZPITALDEA): IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da.

Argitalpen-data: 

Ebazpen horren bidez:

  • Zenbait erreklamazio baietsi izanaren ondorioz, erantzun zuzenen txantiloia aldatu da.
  • Merezimendu-lehiaketan eta prestakuntza teoriko-praktikoaren bigarren edizioan izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak onartu eta argitaratzen dira. 
  • Izangai jakin batzuk hautaketa-prozesutik kanpo uzten dira, eta beste batzuk baztertu direla jakinarazten da.
  • Aditzera ematen da prestakuntza teoriko-praktikoaren hirugarren edizioa 2026ko urtarrilaren 26an hasiko dela eta bi astez burutuko dela Arabako espetxean. 70 lagun deituko dira bi taldetan, eta bi taldeen prestakuntza teoriko-praktikoa aste batean goizez eta beste aste batean arratsaldez egingo da.
  • 250 izangairi dei egiten zaie, 5 egun balioduneko epean (urtarrilaren 12tik 16ra, biak barne) prestakuntza adierazitako datetan egiteko prest dauden ager dezaten eta ikastaroa zein txandatan (goizez edo arratsaldez) hasi nahi duten adierazteko. Epatutako pertsonen zerrenda II. ERANSKINEAN dago jasota. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: hautaketa@ivap.eus