Ebazpen horren bidez:
- Jakinarazten da prestakuntza teoriko-praktikoaren bosgarren edizioa 2026ko maiatzaren 18an hasiko dela, eta bi astez garatuko dela Arabako espetxean. 70 pertsona deituko dira bi taldetan, eta bi taldeen prestakuntza teoriko-praktikoa astebete goizez eta beste aste batez arratsaldez egingo da.
- Merezimenduen balorazioaren araberako hurrenkeran hurrengo 450 pertsonak epatzen dira prestakuntza teoriko praktikoaren bostgarren edizioa egiteko prest dauden ager dezaten eta ikastaroa zein txandatan hasi nahi duten esan dezaten (apirilaren 20tik 24ra, biak barne). Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: hautaketa@ivap.eus