Ebazpen horren bidez:
- Aditzera ematen da, prestakuntza teoriko-praktikoaren laugarren edizioa 2026ko martxoaren 2an hasiko dela eta bi astez burutuko dela Arabako espetxean. 70 lagun deituko dira bi taldetan, eta bi taldeen prestakuntza teoriko-praktikoa aste batean goizez eta beste aste batean arratsaldez egingo da.
- Merezimenduen balorazioaren araberako hurrenkeran hurrengo 250 pertsonak epatzen dira prestakuntza teoriko praktikoaren laugarren edizioa egiteko prest dauden ager dezaten eta ikastaroa zein txandatan hasi nahi duten esan dezaten (otsailaren 11tik 17ra, biak barne). Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: hautaketa@ivap.eus