Egoitza elektronikoa

Administrazioko Goi-mailako Kidegoa. Administrazioko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. 452/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. Zenbakiko epaitegiak 452/2025 prozedura laburtuan administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2025eko ekainaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horien bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako pertsonen eta esleipen gehigarriaren xede diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.

Auzi-errekurtsoa, desgaitasun txandako esleipenen ingurukoa da.

EBAZPENA (PDF, 240 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 452/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.