Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketa 2026

  • Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketa 2026

Aurten ere, Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketaren III. edizioa martxan jarri du Errenteriako Udalak. Poemak aurkezteko epea oinarriak GAOn argitaratu ondorengo egunetik maiatzaren 6ra aurkeztu ahal izango dira.

Sari nagusia ondorengoa izango da: "Antología Poética Lekuona Fabrika" argitalpenean parte hartzea (formatu fisiko eta digitalean). Argitalpen horrek Sihara Nuño poetak Lekuona Fabrika udal bibliotekan bideratzen duen lantegian 2025-2026 ikasturtean sortutako lanak ere bilduko ditu eta ekainean argitaratuko da.

Bi modalitate izango ditu lehiaketak, bata euskarazkoa, eta bestea, gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean, adin tarte desberdinetako herritarrei zuzendutako 2 kategoria zabaldu dituzte: 16tik 35 urte bitarteko poeta gazteentzat bata, eta bestea, 36 urtetik gorakoentzat.

Oinarriak berdinak dira kasu guztietan:

  • Edonork hartu ahal izango du parte.
  • Gaia librea da.
  • Lanek, gehienez, orrialde bateko luzera izan dezakete.
  • Parte hartzen duen pertsonak, adin tartea zehaztu beharko du: 16-35 urte edo 36 urtetik gora.

Behin hori guztia kontuan hartuta, edukia presentzialki nahiz emailez entregatzeko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte, hurrengo xehetasunekin:

Presentzialki, Lekuona Fabrikan:

  • Gutunazal batean: Datu pertsonalak eta kontaktukoak; eta poesia lana.
  • Gutunazal kanpoaldean: "Poesia lehiaketa-Concurso de Poesía" idatzi.

Emailez, biblioteka.lekuona@errenteria.eus helbidera:

  • Mezuaren gaia: "Poesia lehiaketa-Concurso de Poesía".
  • Mezuaren gorputza: Datu pertsonalak eta kontaktukoak.
  • Mezuan atxikita: Aurkeztuko den lana, dokumentu gisa.

Lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dira. Edozein kalte edo erreklamazio izanez gero, parte-hartzaileek izango dute ardura osoa; antolatzaile eta babesleek ez dute inolako erantzukizunik izango. Idazlearen datuak ezingo dira olerkian atera.

Esan bezala, lan irabazleak "Lekuona Fabrika Antologia Poetikoa" antologia liburuan argitaratuko dituzte eta, gainera, bestelako sari hauek ere banatuko dituzte:

  • Lehenengo sariei: 300 €, antologiaren 4 ale, poesia liburu sorta bat eta liburutegiko opari kit-a.
  • Bigarren sariei: antologiaren 2 ale, poesia liburu sorta bat eta liburutegiko opari kit-a.

Epaimahaia antolatzaileek aukeratutako pertsonek osatuko dute eta hauen erabakiak apelaezinak izango dira.

Irabazleak maiatzaren 18an jakinaraziko dituzte.


Laburrean

  • Epea 2026(e)ko Apirilak 15(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 6(e)ra
  • EntitateaErrenteriako Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.