Kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak (2026)
Laguntza hauen helburua da komikiaren eta eleberri grafikoaren formatuko obra editoriala osatzen duten ilustrazioak sortzeko proiektuak babestea.
Proiektuek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, hau da, orain arte garatu gabeak eta argitaratu gabeak. 2026. urtean hasitakoak behar dute.
Ezingo da adimen artifizialeko softwarerik erabili sortze-prozesuan.
Modalitate honen izaera bikoitza da, sorkuntza-lanena eta industria-produktuena, alegia (eta helburu bikoitza ere badu, hau da, artista grafikoen lana bultzatzea eta sostengatzea, eta, aldi berean, komikien edo nobela grafikoen edizioa Euskadin dinamizatzea). Hori dela-eta, argitaratzea ziurtatua edo, bestela, gutxienez bideratua duten obretara zuzenduta dago modalitate hau. Ildo horretan, diruz lagundutako obra sei hilabeteko epean argitaratu beharko da (lana amaitu ondoren). Eta argitaratu eta bi hilabeteko epean, ale bat bidali beharko da Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzara.
Modalitate honetatik kanpo geratzen dira bildumak osatzen dituzten proiektuak, aldizkako argitalpenetara zuzendutakoak edo berez amaitzen diren kapituluak.
Laburrean
- Epea 2026(e)ko Apirilak 9(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 8(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkusizko arteak, Literatura
- JardueraSorkuntza
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


