2026ko sanferminetako kartel-lehiaketa
Iruñeko Udalak 2026ko Sanferminetako Kartel Lehiaketarako deia egin du, hiriko festen irudia hautatzeko. Kartelak modu telematikoan aurkeztuko dira lehiaketara https://www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunearen bidez, izena emateko formularioaren botoia sakatuta. Sanferminetako kartelak aurkezteko epemuga 2026ko apirilaren 14ko 23:59ean amaituko da. 2026ko sanferminak sustatuko dituen kartelarendako saria 5.000 eurokoa da. Epaimahai profesional batek hautatuko ditu 10 kartel finalistak, eta herritarren bozketak hautatuko du kartel irabazlea. Herritarrek bozkatzeko aldirako hautatutako beste 9 kartelek 500na euro jasoko dituzte, lehiaketako azken aldian parte hartzeko egindako lanagatik.
Lehiaketan parte hartzea librea da. Egile/talde bakoitzak proposamen bakarra aurkeztuko du. Ezin izanen dute parte hartu lehiaketaren aurreko edizioetan finalisten artean hautatutako obrek. Aldi honetan, kartelaz gain, ezinbestekoa izanen da txosten artistikoa eta kartelaren kontzeptuaren garapen teoriko bat aurkeztea.
2026ko Sanferminetako Kartel Lehiaketa arautzen duten oinarriek bi ohar jasotzen dituzte esplizituki:
LEHIAKETA EBATZI AURRETIK EZIN IZANEN DA JENDAURREAN JAKITERA EMAN KARTELAREN EGILEA NOR DEN.
KARTELA JATORRIZKOA ETA ARGITARATU GABEA IZANEN DA, ETA EZIN IZANEN DA ADIMEN ARTIFIZIALIK ERABILI.
- Oinarriak (PDF)
- Formularioa
Laburrean
- Epea 2026(e)ko Martxoak 12(e)tik 2026(e)ko Apirilak 14(e)ra
- EntitateaIruñeko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza, Sustapena eta zabalkundea
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


