Mugikortasun jasangarri eta adimendunari buruzko workshopa egin da MUBILen egoitzan; BRTA aliantzak (Basque Research & Technology Alliance) antolatu du eta CEIT eta CIDETEC izan dira koordinatzaileak. Berrikuntzaren euskal ekosistemako 50 aditu inguruk hartu dute parte, eta mugikortasun jasangarriarekin bat egiten duten soluzio aurreratuen garapenaren erronkez eta lehentasunez aritu dira.
Mugikortasun jasangarriak bistako abantaila sozioekonomikoak ditu, baina ingurumenaren alorreko erronkak eta erronka sozialak ere baditu. Testuinguru horretan, bi funtsezko helbururen inguruan egituratzen da erronka nagusia: Europan neutraltasun klimatikoa lortzea 2050ean eta segurtasuna bermatzea Zero Ikuspegiko mugikortasun-eredu berrietan.
PROGRAMA:
Rikardo Bueno Zabalo, BRTAko zuzendari nagusiak ongietorria egin du.
Ondoren, Jon Kepa Gerrikagoitia, BRTAko zientzia eta teknologia arduradunak, ekitaldiaren irekiera egin du.
Segidan, BRTA aliantzaren mugikortasunari buruzko ikerketa-agenda aurkeztu da, sei bloke tematikotan egituratuta: Euskadiko eta Europako egoera; joeren azterketa; erronka sozioekonomikoa; erronka teknologikoak eta I+Gko lehentasunak; premiak eta aukerak; eta BRTAko eragileen gaitasuna, erronka teknologikoen arabera sailkatua. Aurkezpena Óscar Miguelek (CIDETEC) eta Alfonso Brazalezek (CEIT) egin dute.
Jardunaldia amaitzeko, lau mahai-inguru egin dira, gogoeta egiteko eta ezagutzak partekatzeko:
1. Ibilgailu Elektrikoa.
- Moderatzailea: Óscar Miguel (CIDETEC)
- Parte-hartzaileak: Roberto Pacios (CIC energiGUNE), Pablo Prieto (TECNALIA), Luis Mir (IKERLAN), Joseba Echevarria (CEIT)
02. Mugikortasun-zerbitzu berriak.
- Moderatzailea: Joana Gracia (TECNALIA)
- Parte-hartzaileak: Fernando Zubilliaga (Cluster movilidad), Alfonso Brazalez (CEIT), Harbil Arregui (VICOMTECH)
03. CCAM (mugikortasun konektatua, kooperatiboa eta autonomoa).
- Moderatzailea: Oihana Otaegi (VICOMTECH)
- Parte-hartzaileak: Álvaro Arrue (BasqueCCAM), Joshué Manuel Pérez (CEIT), Javier Araluce (TECNALIA)
04. Infraestrukturak.
- Moderatzaileak: Alfonso Brazalez (CEIT)
- Parte-hartzaileak: Eduardo Sainz (Bizkaiko Foru Aldundia), Sílvia Pérez (Gipuzkoako Foru Aldundia), Iñigo Bilbao (Mobility Lab Araba), Joana Gracia (TECNALIA)
Bukatzeko, Jon Kepa Gerrikagoitiak, ondorioak eta itxiera egin ditu.
Bertaratu guztiek nabarmendu dute “eragile teknologikoen, ikerketa-zentroen eta administrazio publikoen arteko lankidetza indartzearen garrantzi estrategikoa. Mugikortasun jasangarriko soluzioak garatzeko eta ezartzeko, beharrezkoa da ikuspegi koordinatua eta partekatua izatea”. Lankidetza hori funtsezkoa da, bai trantsizio energetikoaren eta digitalaren erronkei arrakastaz aurre egiteko, bai Euskadi mugikortasun aurreratuaren eta garraioari aplikatutako berrikuntzaren inguruan erreferente gisa posizionatzeko Europan.