Segurtasun Administrazioko lan-kontratuko langileen eremuan adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten duen Segurtasuneko sailburuaren Agindua argitaratu da maiatzaren 21ean: Segurtasun Sailerako "Menpekoa" eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako "Ostalaritzako laguntzailea" dira deitutako lanpostuak.
Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 22an hasi eta ekainaren 18an amaituko da.
Eskabideak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira, Enplegu Publikoaren Atarian "Eskaerak eta jarraipena" atalaren bidez edo paperean, Segurtasun Sailak Erandion duen Giza Baliabideetako Langileen Bulegoan.