Irailaren 22an, Segurtasun Saileko Giza Baliabideetako zuzendariaren Ebazpena argitaratu da. Horren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak onartu dira, epaimahai kalifikatzaileak izendatu dira eta segurtasun-administrazioko lan-kontratuko langileen eremuan adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako prozesuetan lehen ariketa egiteko data ezarri da.
Era berean, ebazpenaren edukiari buruzko azalpen-dokumentu bat argitaratu da, bai eta onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenden aurka jarritako erreklamazioei erantzuteko hartutako irizpideari buruzkoa ere.