Segurtasun Sailak finantzaketa jaso du Ertzaintzaren Oiartzungo Zentralean biomasa-galdara bat instalatzeko. Finantzaketa hori sartzen da ekonomiaren zenbait sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren barruan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan hain zuzen (NextGenerationEU – Europar Batasunak finantzatua).
Europar Batasunak Next Generation EU funtsak sortu ditu estatu kideen suspertze jasangarri, uniforme, inklusibo eta zuzenerako berme gisa, baita pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzeko berma gisa ere. Tresna horren elementu nagusia “Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa” da.
Izatez, Ertzaintzaren Oiartzungo Zentraleko galdara-gela eraberritzeko proiektuaren barruan sartzen da biomasa-galdara instalatzeko obra hori. Proiektu horrek aintzat hartzen du bertan dauden gas-galdaren ordez 540 kW-eko biomasa-galdara bat eta 109,7 kW-eko gas naturaleko hiru horma-galdara jartzea eta erdi lurperatutako biomasa-silo edo -biltegi bat egitea, eraikinaren kanpoaldean. Biomasa-galdarak energia termikoaren ekoizpenaren gehiena hornituko du.
Laguntzaren zenbatekoa 189.000 €-koa da, hau da, egindako inbertsio osoaren % 32. Zenbatesten da biomasa-galdarak urteko 1.693.800 kWh-ko energia termiko berriztagarria sortuko duela autokontsumorako.

