Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 540/2025 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. spediente hori pertsona batek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko martxoaren 20ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendariaren 2024ko ekainaren 3ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratzeko agindu zen.
Auzi-errekurtsoa, plaza baten esleipenari buruzkoa da.
EBAZPENA (PDF, 237 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 540/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.
