Egoitza elektronikoa

EHAAn argitaratu da Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpena, zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuordeari eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari aurkezten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan lan-kontratuak formalizatzeko hautatutako pertsonen zerrenda.

Argitalpen-data: 

EHAAn argitaratu da Giza Baliabideen zuzendariaren 2025eko otsailaren 28ko Ebazpena (2025eko martxoaren 25eko EHAA, 58. zk.), zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuordeari eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari aurkezten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan lan-kontratuak formalizatzeko hautatutako pertsonen zerrenda.

Sinadura 2025eko apirilaren 1ean egingo da, Enplegu Publikoaren Atarian, eta 00:00etatik 23:59ra egongo da gaituta. Hala ere, izapide hori 15:30ak baino lehen egitea gomendatzen da, edozein gorabehera sortuko balitz ere, ondo hartzeko. 2025eko apirilaren 1ean hasiko da lanean.

Halaber, eskuliburu bat erantsi da, sinadura-izapiderako orientabide gisa.

Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)

Eskuliburua (leiho berri batean irekitzen da)