Gaur, 2025eko abenduaren 3an, IVAPeko zuzendariaren ebazpen bat argitaratu da. Ebazpen horretan honakoa ebazten da:
- Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian hautatutako pertsonen eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.
- Hautagaiek eskatutako lanpostuen betekizun espezifikoen gainean zuzenketak egiteko eta erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epea ematea (abenduaren 4tik 18ra, biak barne).
- Ezartzea 2026ko urtarrilaren 5ean argitaratuko dela aipatutako prozesuan hautatutako pertsonen eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin-betiko zerrenda.