Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

IV. Jirabira jolasaren sari banaketa

Argitalpen-data: 

Laugarren urtez izan dugu Jirabira, umeen liburutegiko jolasa. Irakurri, biratu erruleta eta asmatu! Jolasa apirilaren 2an hasi eta ekainaren 9an amaitu zen.

Laugarren urtez izan dugu Jirabira, umeen liburutegiko jolasa. Irakurri, biratu erruleta eta asmatu! Jolasa apirilaren 2an hasi eta ekainaren 9an amaitu zen.

Jolasean 97 umek eman zuten izena eta horietatik 84 izan zarete liburuak irakurri eta jolasean parte hartu duzuenak, eta azken astean puntuen kartilla entregatu duzuenak. Zorionak guztioi, lan ederra egin duzue eta!

Guztien artean 568 liburu irakurri dituzue jolasak iraun duen bi hilabete hauetan. Horietatik 338 liburu euskarazkoak eta 230 erdarazkoak izan dira.

Joslastu duzuenon artean 50 euroko 4 bono zozketatu ditugu Yraolagoitia liburudendan liburuak erosteko eta irakurtzen jarraitzeko udan!

Guretzako denak zarete irabazleak beraz denentzako egon da detailetxo bat: diploma eta barraketarako fitxak.

Aupa Eibarko liburutegiko Megairakurleak!. Gora San Juan! Eta ondo ondo pasa udan!!