Imanol Pradales Lehendakariak Bilbon gertatutako adingabe baten hilketa gaitzetsi du: "Onartezina da"

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales Lehendakariak Bilbon goizaldean izandako "hilketa bortitza" gaitzetsi du ostiral honetan.

“Bart gauean Bilbon izandako hilketa izugarria gaitzetsi nahi dut. Adin txikiko neska bat, 13 urteko haur bat, hil dute. Onartezina da. Itxura guztien arabera, indarkeria bikarioaren kasu baten aurrean egon gintezke; indarkeria matxistaren adierazpenik krudelena eta izugarriena. Une mingarri hauetan, nire babesa eta maitasun guztia helarazi nahi dizkiet haren senide eta hurbileko pertsonei. Ikerketak zorrotz eta errespetuz argitu beharko du gertatutakoa”, azpimarratu du Lehendakariak.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)