Barakaldon izan da Bizkaiko Abesbatzen Eguna, eta Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du ekitaldian.
Bizkaiko Abesbatzen Federazioa 1979an sortu zen eta 130 abesbatza federatu ditu gaur egun. Ekitaldiak, neurri batean, Barakaldoko bi abesbatza handi omentzeko balio izan du: Barakaldoko Orfeoia eta Zigor Abesbatza. Aurten 120 eta 40 urte betetzen dituzte, hurrenez hurren.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)