Eibarko Lan-arloko Epaitegiak 208/2025 Prozedura Arruntean administrazio-espedientea eskatzen du.
Errekurtsoa izangai batek aurkeztu zuen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urriaren 11ko Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez, agindu zen argitara zedila Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen lanpostuetan, lan-kontratudunentzat gordeta daudenetan, enplegua finkatzeko prozesu berezian eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak), bai eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urriaren 11ko Ebazpenaren aurka ere (ebazpen horren bidez agintzen zen argitara zedila Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen lanpostuan – lan-kontratudun langileentzat gordeta – enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrenda). Ebazpen horietan ez zitzaion merezimendurik baloratu edo zenbatu.
Ebazpena (PDF, 212 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariarena, honako hau xedatzen duena: 208/2025 Prozedura Arruntari dagokion espedientea bidaltzea eta interesdunak epatzea.
