Eusko Jaurlaritzak uste du "kalitatezko erantzuna emateko, euro bakoitza gehien behar den tokian erabiltzearen aldekoa da".
Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek gaur egindako bileran, Hezkuntza Sailak ikastetxeetan identifikatutako beharrei erantzuteko baliabide gehiago sartzeko proposamen berri bat aurkeztu du. Proposamen horren helburua da euskal hezkuntza-sistemak dituen beharrei eta erronkei ahalik eta erantzunik onena ematea honako arlo hauetan: hezkuntza-bizikidetzan, laguntza emozionalean, aniztasunari ematen zaion erantzunean eta euskara indartzean. Halaber, zuzendaritza-funtzioari eta hezkuntza-orientazioari ere baliabide gehiago emateko proposamenak aurkeztu dira. Hori guztia gauzatu dadin, sailak hurrengo hamar egunetarako lan-egutegia proposatu du.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza "kalitatezko erantzuna emateko, euro bakoitza gehien behar den tokian erabiltzearen aldekoa da". "Garrantzitsuena da ikastetxeetan identifikatuta ditugun behar horiei erantzuteko baliabide gehiagoren proposamen zehatzak jarri direla mahai gainean", azpimarratu du.
Proposamen horrek, Euskal Eskola Publikoaren Plan Estrategikoa egiteko prozesuaren esparruan hautemandako beharrei erantzuten die.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)