Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 630/2025 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko abuztuaren 12ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2025eko apirilaren 10eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, zehaztu zen zenbat funtzionario-plaza gehigarri esleituko diren, nola banatuko diren eta zer esleipen-prozedura erabiliko den, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean deitutako enplegua finkatzeko prozesuen barruan.
Auzi-errekurtsoa, izangai bat prozesutik kanpo geratu izanari buruzkoa da.
EBAZPENA (PDF, 240 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 630/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.
