Ogasun eta Finantza Saila

Eusko Jaurlaritzak FEDER eta FTJ funtsen errendimenduaren urteko berrikuspenerako bileran parte hartu du Madrilen

Argitalpen-data: 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako programak kudeatzeaz arduratzen diren Europako Batzordeak, Kudeaketa Agintaritzak eta autonomia-erkidegoek 2025. urteko topaketak egin dituzte, 2021-2027 aldiko programen bilakaera eta 2014-2020 aldiko programen egoera eta itxiera aztertzeko

2025eko ekainaren 26an eta 27an egin da Errendimenduaren Urteko Berrikuspenaren 2025eko bilera, Ogasun Ministerioaren Madrilgo Areto Nagusian. Bertan izan da Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Politikarako eta Europako Kohesiorako zuzendari Juan Alberdi, gainerako bitarteko erakundeetako, Ogasun Ministerioko eta Europako Batzordeko ordezkariekin batera. 

EGEFek Europako Batzordearekin urtero egiten dituen topaketak funtsezko ekitaldiak dira programen kudeaketa eta emaitzak ebaluatzeko. 2025 topaketetan funtsaren kudeaketarekin lotutako hainbat arlo jorratu dira, besteak beste, 2014-2020 programen itxiera, 2021-2027 programen exekuzioan egindako aurrerapenak eta kudeaketarako finantza-tresnak. 

Lehenengo egunean, ekainaren 26an, bi tailer egin ziren aldi berean, erronka sozial garrantzitsuak dakartzaten gai nabarmenetan eta azaleratzen ari direnetan oinarrituta: etxebizitza eta erresilientzia hidrikoa. Gainera, Europako Batzordeak kohesio-politika erregelamendu bidez aldatzeko proposamena egin zuen, funtsen kudeaketa modernizatzeko eta optimizatzeko ahaleginean. 

Bigarren jardunaldian zehar, erronka demografikoa azaldu zen, kohesio-politikan zeharkako eta azaleratzen ari den lehentasun gisa, bai eta programen aurrerapena eta gauzatze-aukerak ere, Europako Batzordeak eta Kudeaketa Agintaritzak datu eguneratuak aurkeztuz. Gainera, programak kudeatzeko gaiak aurkeztu ziren, hala nola finantza-tresnen analisia, ebaluazioa eta komunikazioa.