Urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean Espainiako Gobernuak zinematografiaren eskumena Euskadiri eskualdatzea
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran erabaki du aurrekontuari funtsak gehitzea 2025eko, zehazki 1.903.200,00 euro, aurtengo urtarrilaren 1ean Euskadira transferitutako zinematografiaren eskumenetik eratorritako betebeharrei erantzun ahal izateko.
Eskualdaketa hori Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak abenduaren 16an Transferentzien Batzorde Mistoan egindako negoziazioaren emaitza izan zen. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuari gehitzen zaion 1,9 milioi euroko kopurua Estatuari ordaindu beharreko kupotik kenduko da. Gobernu Kontseiluan gaur hartutako erabakia, beraz, beste urrats bat da zinematografiaren eskumena —Gernikako Estatutua kulturaren arloan burutzeko puzzlearen azken pieza— benetan eskualdatzeko.
Aurrekontuari egindako ekarpen ekonomiko horrekin, Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezko garapenerako laguntzak kudeatuko ditu, zinema-aretoei lotutako ikus-entzunezko alfabetatze-politikak abian jarriko ditu eta ikus-entzunezko sektoreari laguntzak emango dizkio euskarazko ikus-entzunezko lanak ekoitzi, banatu eta erakusteko.
Halaber, bere gain hartzen du autonomia-erkidegoetako telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaile publiko eta pribatuek gaztelaniaz besteko hizkuntza koofizialetan zinematografia eta ikus-entzunezkoa sustatzeko funtsari egindako ekarpenen diru-bilketaren kudeaketa.
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila lanean ari da dagoeneko eskumen berri hori kudeatu ahal izateko formulan, sektoreko eragileen eskutik. Helburua da kudeaketa hurbilagokoagoa eta, beraz, eraginkorragoa egitea, Euskadiko kultur eskaintza hobetzen eragina izango duena.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)