Egoitza elektronikoa

EUSKADIKO ESPETXE ADMINISTRAZIOKO ZIGOR BETEARAZPENEKO LAGUNTZAILEEN KIDEGOKO ZIGOR BETEARAZPENEKO LAGUNTZAILEEN ESKALARAKO (C1 AZPITALDEA) LAN-POLTSA ERATZEKO PRESTAKUNTZAREN BIGARREN EDIZIOA

Argitalpen-data: 

IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da, 2025eko azaroaren 6koa, zeinaren bidez hurrengo 70 izangaiak deitzen baitira prestakuntza teoriko-praktikoaren bigarren edizioa egitera.

Prestakuntza teoriko-praktikoaren bigarren edizioa azaroaren 17an hasiko da, eta bi astez garatuko da Arabako espetxean. 70 pertsona deitu dira bi taldetan, eta bi taldeen prestakuntza teoriko-praktikoa astebete goizez eta beste aste batez arratsaldez egingo da.

Gogorarazten da, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarrien 5.4.1 puntuaren arabera, izangaia deitutako unean prestakuntza teoriko-praktikoan ez sartzeak hautaketa-prozesutik baztertzea ekarriko duela.

Jarraian, ikastaroa emateko asteen ordutegi-plangintza zehazten da:

 

FORMAKUNTZA DEIALDIA 

Azaroaren 17tik (astelehena) azaroaren 28ra (ostirala)

1.TALDEA

1. ASTEA GOIZEZ

Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara.

 

2. ASTEA ARRATSALDEZ

Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 19:30etara.

 

AZKEN EGUNA

Ostirala, 28, goizez (9:30etik 14etara) eta azterketa, 14:00etan.

 

GAITASUNAREN KONTROL MEDIKUA

Arratsaldeko eskola-astean, goiz batez.

 

 

 

2.TALDEA

1. ASTEA ARRATSALDEZ

Astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 19:30etara.

 

2. ASTEA GOIZEZ

Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara

 

AZKEN EGUNA

Ostirala, 28, goizez (9:30etik 14:00etara) eta azterketa, 14:00etan.

 

GAITASUNAREN KONTROL MEDIKUA

Arratsaldeko eskola-astean, goiz batez.

 

 

Ikus daitekeenez, antolaketa-arrazoiengatik, prestakuntza-jardunaldiak asteko txandetan banatzen dira, goizez eta arratsaldez, eta Arabako espetxean egingo dira.


Prestakuntza arrakastaz osatu ahal izateko, deialdiaren oinarrien 5.4 puntuan deskribatutako eskakizunak bete beharko dira. Ildo horretan, gogorarazten da prestakuntzaren iraupenaren % 80ko gutxieneko bertaratzea lortzen ez duten izangaiak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko direla.

Lan-poltsan sartzeko, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira prozesuaren bi faseen baturan, hau da, merezimenduen balorazioaren eta prestakuntza teoriko-praktikoaren balorazioaren baturan. Prestakuntza teoriko-praktikoa ebaluatzeko aurreikusitako bi ariketak nahitaezkoak dira. Horietakoren bat egiten ez bada, hautagaia hautaketa prozesutik kanpo geratuko da.


Gainera, deialdiaren oinarrien bigarren oinarriko 2. puntuaren arabera, hautagaiak hautaketa-prozesuan zehar eskatzen zaizkion kontrol medikoak egin beharko ditu. Horretarako, prestakuntza-aldian, arratsaldez ikastarora joaten zaren astean, azterketa mediko horretara goiz batez joateko eskatuko zaizu.