Ebazpen horren bidez:
- Merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratzeko agintzen da.
- Merezimenduen balorazioaren arabera eta ikastaroa egiteko prest daudela adierazi duten lehenengo 70 izangaiei lehenengo prestakuntza-ikastaroa egiteko dei egiten zaie.
- Prestakuntza teoriko-praktikoaren bigarren edizioari buruzko informazioa ematen da, eta merezimenduen balorazioaren araberako hurrenkeran lehenengo 130 pertsonak (lehenengo prestakuntza ikastaroa egitera deituak kenduta) epatzen dira iragarritako datan prestakuntza egiteko prest dauden ager dezaten eta ikastaroa zein txandatan hasi nahi duten esan dezaten (urriaren 17tik 23ra, biak barne). Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: hautaketa@ivap.eus