Ebazpen horren bidez:
- Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzen da.
- Merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratzeko agintzen da, eta 5 egun balioduneko epea ezartzen da (urriaren 7tik 13ra, biak barne) balorazio horren aurkako erreklamazioak jartzeko. Erreklamazioak bide honetatik aurkeztuko dira: https://www.ivap.euskadi.eus/enplegu-ivap/
- Prestakuntza teoriko-praktikoaren lehen edizioari buruzko informazioa ematen da, eta merezimenduen balorazioaren araberako hurrenkeran lehenengo 123 pertsonak epatzen dira iragarritako datan prestakuntza egiteko prest dauden ager dezaten eta txandari dagokionez duten lehentasuna zein den esan dezaten (urriaren 7tik 13ra, biak barne). Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: hautaketa@ivap.eus