Apirilak 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta hilaren 23an, berriz, Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna izango da. Udal Liburutegian urtero antolatu izan ditugu apirileko hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Martxoan eta maiatzean ere aurten prestatu ditugu ekintzak, apirilean Aste Santua tartean dagoenez ez bait dira ekintza guztiak egiteko aukera egongo hilabete honetan.
Bestetan lez, idazleekin solasaldiak izango ditugu.
Egitaraua honako hau da:
- martxoak 27, osteguna: Mª Luz Esteban idazlearekin solasaldia "Haragizko erreformak” liburuaren inguruan, euskarazko irakurketa klubaren baitan eta Miriam Lukik gidatua. 18:30etan Kultur Etxeko Areto nagusian izango da. Saio irekia, euskeraz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.
- apirilak 1, asteartea: Idoia Garzes idazlearekin solasaldia “Kukuaren kantua” liburuaren inguruan, DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
- apirilak 2, asteazena: ipuin kontaketa Maider Galarzarekin liburutegian. Saioa irekia 5 urtetik aurrerako haurrentzat eta arratsaldeko 18:15etan izango da.
- apirilak 3, osteguna: Goiatz Labandibar idazlearekin solasaldia “Zoo” liburuaren inguruan, batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
- apirilak 28, astelehena: bisita gidatuak ikastetxeetako ikasleekin goizean zehar.
- apirilak 28, astelehena: Haurren Irakurketa Kluben bilerak arratsaldean zehar. Gidaria, Mireia Delgado
- maiatzak 28, asteazkena: Jon Bilbao idazlearekin solasaldia "Basilisco" liburuaren inguruan, gaztelerazko irakurketa klubaren baitan eta Monica Leivak gidatua. 18:00etan liburutegian. Saio irekia, gaztelaniaz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, izango du ale bat eskura liburutegian saioaren hilabetean.