Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioak eskatu du pertsona batek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko 679/2025 prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak izangai batek jarritako gora jotzeko helegiteak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko ekainaren 6ko Ebazpenaren aurkakoa da, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako langileen behin betiko zerrenda eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratzeko agindua ematen baita.
Zehazki, Administrari Laguntzaileen Eskalako Administrari Laguntzaileen Kidegoan enplegua finkatzeko prozesu bereziari dagozkion esleipenei dagokio.
EBAZPENA (PDF, 187 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 679/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.
