Basque. Music. BIME Bogotá 2026n: Euskal Herriko talde edo bakarlariei zuzendutako deialdia
BASQUE. MUSIC.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute.
Deialdi honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da 2026ko urtarrilaren 19a arte (barne).
Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria BIME PRO-k aukeratuko du eta behin erabakia hartu ondoren BASQUE. MUSIC. arduratuko da zabalkundeaz.
Gainera, hautatutako artistak edo taldeak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du.
Hautatutako taldeak BIME Bogotá-ren baitan BASQUE. MUSIC.-ek antolatuko duen showcase emanaldian parte hartuko du, Bogotan (Kolonbia) 2025eko maiatzaren 5etik 7ra bitartean.
BASQUE.MUSIC.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da. Kontzertua eskaintzeaz gain, aukeratutako proposamenak jarduera profesionalen programaziorako sarbidea ematen duten akreditazioak izango ditu (gehienez 4 akreditazio aukeratutako proiektu bakoitzeko) eta BIMEren sorkuntza saio batean parte hartzeko aukera ere izango du. Horrezaz gain, aireportutik hotelera (joan-etorria), hoteletik kontzertu aretora (joan-etorria) eta hoteletik grabaketa estudiora (joan-etorria) transferrak ordainduko zaizkio.
Deialdi honi dagokion edozein zalantza helarazteko, honako helbide elektroniko hau jarri da eskuragai: proiektuak@musikabulegoa.eus.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Abenduak 22(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 19(e)ra
- EntitateaBasque. Music., BIMErekin lankidetzan
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaMusika
- JardueraErakusketa eta programazioa, Sustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


