Montehermoson "Izan ahal da adimen artifiziala feminista?" erakusketa dago ikusgai

  • Montehermoson

  • Garapenerako Lankidetzarako Udal Zerbitzuak Montehermoso Kulturunearekin elkarlanean bultzatutako 'Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa' deialdi barruan hautatutako proposamena da
  • Abenduaren 11tik urtarrilaren 25era arte egongo da zabalik

Giza Eskubideen Egunarekin bat eginez, Garapenerako Lankidetzarako Udal Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak Izan ahal da adimen artifiziala feminista? erakusketa, 'Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa' deialdiaren XIII. edizioan hautatutako proposamena, aurkeztu dute. Femias Kolektibak eta Mugarik Gabe GGKEak sortutako erakusketa bihartik, ostegunetik, abenduaren 11tik, urtarrilaren 25era, igandera, arte egongo da ikusgai.

Gaur goizean azaldu dituzte proiektuaren eta erakusketaren xehetasunak Ana López de Uralde Garapenerako Lankidetzarako zinegotziak, Laura MM, Alejandra Bueno eta Aiskoa Pérez Femias Kolektibako kideek, Maite Aguirrezabal Mugarik Gabe elkarteko kideak eta Luisa Fernanda Pineda Corporación para la Vida Mujeres que Crean taldeko kideak parte hartu duten prentsaurrekoan.

López de Uraldek azpimarratu duenez, "deialdi honen helburua giza eskubideen inguruko hausnarketa artistikorako guneak sortzea da". Era berean, adierazi du hautatutako proposamenak "Adimen Artifizialak berdintasunean, segurtasun fisiko eta moralean eta bizitza kulturaleko partaidetzan duen eragina aztertzeko gonbita egiten duela, Femiasek egindako ikerkuntza feministako lanak oinarritzat hartuta. Hain zuzen ere, lan horiek Vitoria-Gasteizko Udalaren IV. Ikerketa Feministako Lehiaketan aitortu zituzten".

Erakusketak Alejandra Bueno, Aiskoa Pérez eta Laura MM Femias Kolektibako kideen lanak izango ditu, baita Felipe Ribas San Martín eta Rocío Soria artista gonbidatuenak ere. Sortzaileek azaldu dutenez, "proposamen hau adimen artifizialei aurrez aurre begiratzeko eta gure buruari honako galdera hauek egiteko gonbidapena da: zer gorputzek eusten diete haien logikei?, zer munduk elikatzen dituzte haien begiak?, eta nor geratzen dira haien ikus eremutik kanpo?". Femias Kolektibak eta Mugarik Gabe elkarteak nabarmendu dutenez, esparru ezberdinetatik datozen arren, hala nola ikerketa artistiko eta teknologikotik, batetik, eta giza eskubideen defentsatik, eta defentsa feminista eta ekologistatik, bestetik, "gure bizitzak zeharkatzen dituzten teknologiak ikuspegi kolektibo, kritiko eta feministetatik zalantzan jartzeko premia" partekatzen dute.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbenduak 10
  • Gaia Ikusizko arteak