2026ko Arabako, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria jaiak iragartzeko kartelaren lehiaketa
Deialdiaren xedea da 2026ko San Prudentzioren eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko Arabako jaiak iragartzeko kartelaren diseinua aukeratzea. Kartela nahi diren koloreak eta teknikak erabiliz diseina daiteke.
Helburua da artisten sorkuntza eta parte hartzea sustatzea, bereziki gazteena, eta jai horiei ahalik eta zabalkunde handiena emango dien diseinua saritzea.
Kategoria orokorra eta Gazte kategoria ezartzen dira.
Hona hemen emango diren sariak:
a) 350,00 euroko sari bat modalitate orokorreko bost hautagaitza finalistetako bakoitzarentzat, dagokion atxikipena izango duena.
b) 350,00 euroko saria Gazte modalitateko proposamen irabazlearentzat, dagokion atxikipena izango duena.
c) 1.400,00 euroko saria lehiaketako proposamen irabazlearentzat. Kopuru hori bateragarria da 350,00 euroko zuzkidurarekin, bai kategoria orokorrean finalista izateagatik lortutakoarekin, bai Gazte modalitateko proposamen irabazlea izateagatik lortutakoarekin. Horrenbestez, irabazleak 1.750,00 euroko ordainketa bakarra jasoko du, eta dagokion atxikipena izango du.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Abenduak 11(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 26(e)ra
- EntitateaArabako Foru Aldundia
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza, Sustapena eta zabalkundea
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


