Udalak "Bilboko Zirkuitua" programaren edizio berri bat jarriko du abian, auzoetan doako 12 antzerki proposamenekin
- Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskainiko den Companyia del BAC-en "Lear: entre la vida y la muerte" lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen "El zoo de las plumas" antzezlanarekin
- BILBOKO ZIRKUITUA aukera bat da sortzaile berriek eta tokiko antzerki-talde amateur eta erdi-profesionalek beren lanak jendaurrean doan taularatu eta antzezteko aukera izan dezaten
Urriaren 2an jarriko du abian Bilboko Udalak BILBOKO ZIRKUITUAren denboraldi berria, Bizkaiko hiriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena, Bilboko hainbat auzotan banatutako doako emanaldiak eskainiz.
Antzezpenak Altamira, Basurto, Begoña, Rekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegiek eta Solokoetxeko Institutuak hartuko dituzte. Urriaren 2tik abenduaren 18ra, ostegunero, sortzaile berrien eta Hiriko antzerki talde amateur eta erdi-profesionalen proposamen eszenikoak programatuko dira, publiko orori zuzenduak.
BILBOKO ZIRKUITUAren emanaldi berri honetan honako konpainia hauek hartzen dute parte: Companyia del BAC "Lear: entre la vida y la muerte", La Trascienda Teatro "Okupame!", Un relato para cada rato "Historias del baserri", Itxartu Antzerki Taldea "El zoo de las plumas", Alejandro Gijaba "No hay jóvenes en la costa", Libélula Teatro "El primer amor", Suminak. Uribe Kostako Emakumeak Antzerkia "¡Furias!", Tunka Taldea "La aldea durmiente", Luna Llena "Los ángeles de Sabin". Gainera, antzerki laburreko lau proposamen eskainiko dira: "Diario de desdichas", "Vinagre" eta "Encuentro nocturno de muerte y olvido" (Arimaktore); eta "El conserje" eta "Corsarios", Unai Garcia Amarok zuzenduta.
Emanaldi guztiak doakoak dira eta 19:00etan hasiko dira. BILBOKO ZIRKUITUAren saioetan sartzeko ordubete lehenago jaso behar dira sarrerak, emanaldi bakoitzaren egunean bertan (18:00etan), CMD bakoitzaren ekitaldi-aretoaren sarreran. Pertsona bakoitzeko bi sarrera baino ezin izango dira eduki, eta mugikortasun murriztua eta premia bereziak dituzten pertsonentzako lekuak gordeko dira. Proposamen bakoitzaren informazio osoa esteka honetan aurki daiteke.


