Leioako argazki lehiaketa 2025
Argazkiak aurkezteko epea irailaren 29tik urriaren 24ra egongo da zabalik eta Kultur Leioak erakusketa bat hartuko azaroaren 7tik 23ra jasotako obrekin.
Leioako Udalak dagoeneko finkatuta dagoen argazki-lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu du, aurten XXXIX. edizioa izango da. Herrian tradizio handia duen lehiaketa honek, "500 urte, hamaika begirada" lelopean garatuko den bosgarren mendeurrenaren ospakizunarekin bat egingo du.
Horrela, bosgarren mendeurreneko jardueren programaren barruan, "Leioa IKUSEZINA" izeneko lehiaketak Leioa intimo eta pertsonala erretratatzera gonbidatzen ditu herritarrak, besteen begietan ezkutuan geratzen dena, bere aniztasuna, memoria, oraina eta etorkizuna islatuz.
Nahi duten guztiek parte har dezakete. Bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, betiere orijinalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak. Lanak eskura emateko edo bidaltzeko epea irailaren 29tik urriaren 24ra bitartekoa izango da.
Lau sari banatuko dira, bakoitza 375 eurokoa: epaimahaiak hiru sari emango ditu eta laugarrena, “Hamaika Begirada”, publikoaren boto bidez erabakiko da azaroaren 7tik 23ra Kultur Leioan egingo den erakusketan. Sari banaketa azaroaren 21ean egingo da, leku berean.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Irailak 29(e)tik 2025(e)ko Urriak 24(e)ra
- EntitateaLeioako Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


