"Augustin Zubikarai" Nobela Beka Lehiaketa 2025

Martxan da Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten "Augustin Zubikarai" Nobela Beka Lehiaketa. Lehiaketa hori euskal idazleen haztegia izaten da. Lehiakideek nobela baten proiektua aurkeztu behar dute eta epaimahaiak aukeratzen du zein proiektu den onena, hortik abiatuta, liburu bat idazteko.

Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.

Parte-hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:

  • Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.
  • Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.
  • Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

Egileei buruzko informazioa udalak gordeko du erabakia hartu arte. Egileak ez du bere nortasuna agerian utz dezakeen ezer idatziko ez laginean ez azalpenean, ez eta agiri horietako ezaugarrietan ere.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Uztailak 9(e)tik 2025(e)ko Irailak 30(e)ra
  • EntitateaOndarroako Udala, Elkar
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaLiteratura
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.