Azkuna Zentroko administrazio kontseiluak Txomin Olabarri Legarreta izendatu du zuzendari nagusi
Azkuna Zentroko Administrazio Kontseiluak, Gonzalo Olabarria buru duela, Txomin Olabarri Legarreta izendatu du gaur zuzendari nagusi.
Bilbon jaio zen 1976an, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen EHUn, eta 2010etik Bizkaia Arenako zuzendaria izanekoa da.
Zuzendaritza aukeratzeko prozesua apirilaren 13an hasi zen, eta gaur amaitu da ezohiko kontseilu batean. Bertan erabaki da Txomin Olabarri izendatzea ardura hori bere gain hartzeko, elkarrizketa pertsonalak egin eta hautagaitzak baloratu ondoren.
Deialdi hau prestakuntzari, gaitasunari eta esperientzia profesionalari buruzko irizpide objektiboen arabera ebatzi da.
Txomin Olabarri, Fernando Pérezek bere borondatez kargua utzi ondoren izendatu dute. Fernando Pérezek Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko zuzendaritza hartu zuen 2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean.


