ZINEBI 67k Zinema Dokumentalaren Bilboko VIII. Foro Profesionalaren (ZINEBI Networking 2025) deialdia ireki du
- Ekimenak 30.000 euro bideratuko ditu, guztira, Euskadin eta Estatuan sortzen ari diren dokumental-proiektuak bultzatzeko
- Izena emateko epea 2025eko ekainaren 27tik irailaren 10era arte egongo da zabalik
- ZINEBI Networking 2025 azaroaren 24tik 27ra bitartean egingo da, Zinemaldiaren 67. edizioaren esparruan
- Bi kategoria nagusi ditu: garatzen ari diren proiektuak eta amaitzen ari diren filmak
Bilboko Udalak antolatzen duen ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak ofizialki ireki du azaroaren 24tik 27ra egingo den ZINEBI Networking 2025 Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren zortzigarren ediziorako deialdia, Zinemaldiaren 67. edizioaren barruan.
Ekimen hau Estatuan sortzen ari den zinema dokumentalari laguntzeko plataforma nagusietako bat da eta sorkuntza independentea sustatzera, ikus-entzunezko ekoizpena bultzatzera eta sektoreko profesionalen eta zinema-industriako erakundeen arteko harremanak dinamizatzera bideratuta dago. ZINEBIk bultzatutako proiektu askok ibilbide bikaina izan dute foro eta jaialdi ospetsuetan, hala nola Donostian, Valladoliden, Rotterdamen edo Cannesen: Itoiz udako sesioak (Larraitz Zuazo, Ainhoa Andraka & Zuri Goikoetxea, 2024), Erreplika (Pello Gutiérrez, 2024), Caja de resistencia (Alejandro Alvarado & Concha Barquero, 2024), Deuses de pedra (Iván Castiñeiras, 2025) edo A los libros y a las mujeres canto (Maria Elorza, 2022), besteak beste.


