Bilboko alkateak BilbaoArteko ate irekien jardunaldiak inauguratu ditu, ekainaren 27ra arte zabalik egingo direnak

  • Bilboko alkateak BilbaoArteko ate irekien jardunaldiak inauguratu ditu, ekainaren 27ra arte zabalik egingo direnak

  • Bilboko Udaleko ekoizpen artistikoko zentroak ate irekien urteko jardunaldia egiten du, 14 artistak BilbaoArten Estudio Lagapenerako Bekaren bidez garatutako ekoizpenekin
  • Egun hauetan ezagutzera emango dira 2025-26ko Ekoizpenerako Laguntzetarako hautatutako artistak, BA Bildumaren Komisariotza Deialdiaren II. Proiektu irabazleaz gain

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziarekin, Berdintasun eta Jaietako zinegotzia eta Kulturako albokoa den Itziar Urtasunekin; Administrazio Kontseiluko eta Udalbatzako ordezkariekin; eta Javier Riaño, BilbaoArteko zuzendariarekin batera, BilbaoArte Fundazioko "Ate Irekien Jardunaldiak" inauguratu ditu gaur goizean.

Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroak erakusketa batean biltzen ditu 2024/2025ean BilbaoArte Fundazioan estudio-lagapeneko beka modalitatean egonaldia egin duten 14 artisten azken ekoizpenak

Ekitaldi horretan, alkateak lan bakoitzaren lan-prozesua ezagutu ahal izan du egileen eskutik eta zorionak eman dizkie guztiei. Halaber, Udalak BilbaoArte ekoizpen-zentro horrek dakarren eredua mantentzeko eta indartzeko konpromisoa hartu duela adierazi du. Publiko orokorrak Urazurrutia 32ko zentroa bisitatzeko aukera izango du gaur arratsaldetik aurrera eta datorren ostiralera arte.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 25
  • Gaia Ikusizko arteak