2025. urtean kultura- eta sormen-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak

  • 2025. urtean kultura- eta sormen-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak

Xedea

Kultura-arloko jaialdiak antolatzeko, 2025eko ekitaldian dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki kultura-arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak, ikusizko arteak eta sormenezko jardueretan.

Aurrekontuko zuzkidura

800.000 euro.

Prestazio ekonomikoa

Emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, zortziehun mila (800.000) eurokoa izango da. Horietatik, 400.000 euro 2025. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 400.000 euro 2026. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:

  • 340.000 euro arte bizietako jaialdiak antolatzeko (arte eszenikoak, zuzeneko musika, bertsolaritza...)
  • 240.000 euro ikus-entzunezko arteetako jaialdiak antolatzeko
  • 130.000 euro ikusizko arteetako eta literaturako jaialdiak antolatzeko
  • 90.000 euro diziplina anitz eta sormen jardueren jaialdiak antolatzeko

Eskabide nahikorik ez dagoelako nahiz aurkeztutako proiektuek ez dutelako gainditze balorazio-faseko gutxieneko puntuazioa, kategoria bati esleitutako zuzkidura ez bada agortzen, Kudeaketa-zuzendaritzak geldikina beste kategorietara bideratzea proposatu ahalko du, hartara finantzatzeko kategoria horietan zuzkidura amaituta hasiera batean ez lagundutzat jotako proiektuetan ongien baloratutakoak.

Jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.

Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 45.000 euro jasoko dituzte.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 26(e)tik 2025(e)ko Uztailak 28(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.