Bizkaiak 25 urte daramatza bere kultura-ondarea zabaltzen Ondarearen Europako Jardunaldien bitartez

  • Bizkaiak 25 urte daramatza bere kultura-ondarea zabaltzen Ondarearen Europako Jardunaldien bitartez

  • Bizkaiko Foru Aldundiak kultura- eta gizarte-eragileak bildu ditu omentzeko ekitaldi batean, eta bertan programa enblematiko honek egindako ibilbidea eta inpaktua nabarmendu dira, Bizkaiko kultura-ondareari balioa eman dakion eta hura zabaldu dadin

Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien etengabeko koordinazioaren 25. urteurrena ospatzen du gauden 2025 honetan. Kultura-programa hori euskal kulturaren arloko ondare-ekitaldi garrantzitsuenetako bat izatea lortu du. Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobe Landajuela izan da jardunaldien buru Bizkaiko Foru Jauregian, eta harekin batera egon dira hasieratik parte hartu duten elkarte, entitate, udal, kultura-erakundeen ordezkari asko nahiz pertsona pribatuak.

Ekitaldian izan dira, halaber, Aintzane Eguilior, Ondareari buruzko Europako Jardunaldien Bizkaiko koordinatzailea, eta Daniil Khochabo, Europako Kontseiluko Demokraziarako Kultura eta Ondare Dibisioko burua (Head of Culture and Heritage for Democracy Division of the Council of Europe).

Ahaldun nagusiak nabarmendu duenez, "Jardunaldiek pertsonak erdigunean ipini dituzte eta demokrazia kulturalaren aldeko apustua egin dute; demokrazia kulturalean herritarrak ikusle ez ezeze, protagonista ere badira. Herritar horreek inplikatu egiten dira eta parte-hartze aktiboa daukie, eta kultura bizitzaren funtsezko parte gisa ikusten dabe".

Daniil Khochabok azpimarratu duenez, "eskualde honek eta bertako biztanleek kultura-berrikuntzarekin, parte-hartze demokratikoarekin eta ingurumen-kontzientziazioarekin duten konpromisoak eredu bihurtzen du lurraldea, ez bakarrik Ondarearen Europako Jardunaldietarako, baizik eta ondareak Europa osoan bultzatutako berroneratzerako ere bai".

Ospakizunean, 25 urte kultura eraikitzen argitalpena aurkeztu da. Argitalpen horrek jardunaldien bilakaera berrikusten du, protagonistetako batzuen testigantzen eta esperientzien bidez.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 23
  • Gaia Ondarea