THE BRASS FUNKEYS Erresuma Batuko taldea, Haizetara Jaialdiaren XVIII. edizioko bandarik onena
- 15.000 euroko saria eskuratu dute XVIII. Haizetara Jaialdiko talde onenaren kategoriako irabazle gisa
- Horrez gain, aurten laugarren sari gehigarri bat egon da, "Aupa Gazteak – Bertsio onena" saria, SDAren 100. urteurrenaren harira eta UNDERTOW BRASS BAND taldea izan da honen garaile
- Iruñeko GOXO TXARANGA taldeak publikoaren saria eskuratu du eta SUCK DA HEAD taldeko tronboiak QUENTIN LONGEPEk, instrumentalista onenarena
Haizetara, Amorebieta-Etxanoko Kaleko Fanfarreen, Banden eta Musikaren Nazioarteko Lehiaketaren hemezortzigarren edizioa amaierara iritsi da, musikaz beteriko asteburu baten ondoren. Parte hartu duten taldeek, 8 guztira, euren onena eman dute hiru sarietako bat irabazteko helburuarekin.
Lehiaketa benetan arrakastatsua izan da, bisitari ugari erakarriz eta udalerri osoan jai giro alaia sortuz.
Banda onenaren saria
Ainara Ortega, presidenteak, Jou Gonzalez, musikari zornotzarrak eta Afrika Bibang abeslariak osatutako epaimahaiak XVII. edizioko irabazlea THE BRASS FUNKEYS banda izatea erabaki du. 15.000 euroko saria lortu dute.


