Montehermosok 2025eko proiektu artistikoen deialdian hautatutako proiektuen berri eman du
- 7.000 € jasoko dituzten eta 2026an erakutsiko diren lanak eskulturan, bideo-artean, ikerketa kritikoan eta diziplinarteko jardunbideetan egindako berrikuntzarengatik nabarmentzen dira
Montehermosok hautatu ditu 2025eko proiektu artistikoak ekoizteko laguntzen urteko deialdiko lau proiektuak. 7.000 euro jasoko dituzte ekoizpenerako, eta 2026an erakutsiko dira Kulturunean. Hautaketa zaila izan da, izan ere, aurten parte-hartzaileen marka gainditu da, 105 proposamenekin, kopururik handiena 2012an ekimena sortu zenetik. "Sortu zenetik, Montehermosoko Proiektu Artistikoen deialdia Euskadiko arte garaikidearen panoramako garrantzitsuenetakoa izan da. Deialdian nabarmentzekoak dira proiektu bakoitzeko 7.000 euroko zuzkidura ekonomikoa, katalogo espezializatuen ekoizpena, formatu esperimentalekin duen konpromisoa eta sortzen ari diren nahiz ibilbide finkatua duten artistei emandako babesa", azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kulturako zinegotziak.
Iker Fidalgo Alday (kultur ikertzaile eta ekoizlea), Andrea Estankona Loroño (kultur analisiko komisario eta ikertzailea) eta Luis Mª Pascual (Montehermoso Kulturuneko burua) epaimahaikideek espazio arkitektonikoari, memoria kolektiboari, bideo-artearen lengoaia hedatuei eta mugimenduan dagoen gorputzaren metaforei buruzko lau proposamen aukeratu dituzte.


